Gipuzkoako Halterofilia taldea, txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 20a, 11:10

Gipuzkoako Halterofilia taldea Euskadiko Taldeen eta Federazioen arteko txapelduna izan zen Ansoainen, joan zen maiatzaren 14an.
Gipuzkoako Taldea osatu zuten pultsulariak: Teddy Martinez, Francisco Gonzalez, Igor Sasiain, Iker Hernandez, Ekaitz Kortajarena, Kellyam Quintana (denak Danenakoak), Jon Mendizabal eta Borja Bravo (Zarauzko taldekoak).
Gipuzkoako Federazioa ordezkatu zuten pultsariak: Jon Mendizabal, Borja Bravo, Ekaitz Kortajarena, Teddy Martinez eta Francisco Gonzalez.
Hara jarraian, Pepo Alonsok igorrita, taldekideek eskuratu zituzten emaitzak eta irudia:

Banakako Sailkapen Orokorra
56 kilo kategoria. Kellyam Quintana (1.)
62 kilo kategoria. Iker Hernandez (1.), Ekaitz Kortajarena (2.)
69 kilo kategoria. Igor Sasiain (2.)
77 kilo kategoria. Francisco Gonzalez (2.)
85 kilo kategoria. Teddy Marinez (1.), Jon Mendizabal (2.)
94 kilo kategoria. Borja Bravo (3.)

Larunbat honetan, maiatzak 21, Gasteizen Euskadiko 15 eta 17 urte azpikoen txapelketa ospatuko da, Taldeen eta Federazioen arteko txapelketaren barruan. Bertan Araba, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako taldeek parte hartuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!