Iturzaeta oroitzeko txapelketa bikoitza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 19a, 18:50

Joxe Mari Iturzaeta Andoaingo pala jokalariaren omenez, asteburu honetan bi txapelketa jokoan izango dira. Batetik, profesional ohien eta afizionatuen artekoa Arraten.



ITURZAETA MEMORIALA
ARRATEN, ASTEBURUAN
Hirugarren jardunaldian hauexek izango dira partidak:
Larunbata, 21. 19:00. Arrate.
Usabiaga-Arruti / Arozena-Unanue
Igandea, 22. 10:30. Arrate.
Peluaga-Otero/Iradi-Iturzaeta II.
Zelaieta-Rico/Altuna-Torre.
Andueza-Lizardi III/Sanchez-Zabala.

Finalerdiak zein bikotek jokatuko dituzten erabakiko da bi norgehiagoka horietan.

TXAPELKETA HERRIKOIA
SORABILLAN, LARUNBATEAN

Sorabillan, berriz, izaera herrikoia duen txapelketa abiatuko da asteburuan, 25 bikoteren partaidetzarekin. Larunbat honetan, arratsaldeko 15:00etan hasiera emango zaio.
Partidak ez ezik giroa ere polita izango da Arraten nahiz Sorabillan asteburu honetan, eta bertara azaltzeko antolatzaileek gonbitea luzatu diete andoaindarrei.
Sorabillako txapelketa herrikoiko partidak, larunbatean, 15.00etan hasita:
Ion Zabaleta-Mateo Ponce//
Joxe Mari Bitoria-Xabier Bitoria.
Luis De Migel-Joxi Gaztañaga//
Beñat Oiartzun-Beñat Unzalu.
Jon Ugalde-Dabid Bejarano//
Xabi Arantzeta-Urko Zabala.
J.Luis Elizondo-Xanti Bakero//
Iker Aranburu-Mikel Perez.
Iosu Arabaolaza-Patxi Dieguez//
Laurentzi Jimenez-Alberto De Lucas.
Xabier Oiartzun-Joxerra Bengoetxea//
Urko Arana-Ander Balda.
Eñaut Aizpurua-Mikel Aizpurua//
Eneko Berrueta-Iurgi Garmendia.
Joseba Aizpuru-Iosu Etxeberria//
Xabi Ormazabal-Eneko Baltasar.
Aitzol Zabaleta-Bingen Urdangarin//
Asier Ponce-Iñaki Arroyo.
Arkaitz Lasa-Xabier Lasa//
Gaizka Irazu-Iker Etxebeste.
Andoni Alvarez-Iñaki Arruti//
Aitor Alustiza-Aide Jauregi.

Bi txapelketako finalak ekainaren 11n eta 12an jokatuko dira. Joxe Mari Iturzaetaren omenezko ekitaldi nagusienak asteburu horretan ospatuko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!