Castro Urdialesera irteera
Denda Berri elkarteak egun osoko irteera antolatu du Castro Urdialesera. Ekainaren 18an abiatuko dira, 08:00etan Denda Berri elkartetik bertatik. Irteeran parte hartu nahi duenak Urnietako Rural Kutxan egin behar du ordainketa, elkarteko txartela erakutsita. Prezioa 30 eurokoa izango da, bazkideen kasuan. Izena emateko epea: ekainak 10.