Tamaina handikoa
Gotorlekuari buruz hainbat zehaztasun eman du, “400 bat metro karratuko azalera duen harrizko plataforma lauki luze bat da. Tontorra berdintzeko egina dirudi, sortaldean, sartaldean baino betelan handiagoa ikusten baita. Bertako karaitz landugabeaz eraikitako egitura da, morterorik gabe. Ipar-sartaldeko alderdian bi metroko zabalera duen harresi baten oinarria eta oinplanta erdi biribileko egitura bat antzematen dira”.
Noizkoa?
Noizkoa den jakite aldera zundaketa arkeologikoa egingo da udan eta horretarako baimena eskatu zaio jabeari, Urnietako Udalari alegia.