Aurrerantzean, Urnietako Sanmiel jaiak bere abesti propioa izatea da Urnietako Poxta Zahar, gazte kuadrilen elkartea osatzen dutenen nahia. Horretarako buru belarri ari dira lanean herriko hainbat eragileekin batera. Hurrengo pausoa bideoklipa grabatzea izango da. Eta grabazio horretarako eguna iragarri dute, ekainaren 12an, igande arratsaldez egingo da. Lekua eta ordua oraindik ez dira zehaztu, baina herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte: "haurrak, gazteak eta helduak". Grabazioa bukatutakoan afari herrikoia egingo da. Animatu eta parte hartu!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!