Harri txikien Gipuzkoako txapelketa maiatzaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko maiatzaren 19a

Urnietako Sansonarri elkarteak antolatuta datorren maiatzaren 28an, arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdiaren barruan, Urnietako Plazido Muxika plazan jokatuko da Gipuzkoako harri txikien txapelketa. Bertan, hiru harri ezberdin bizkarreratu beharko dituzte: 125 kiloko zilindro berria, 112,5 kiloko kubikoa, eta 100 kiloko bola. Harri bakoitzarekin 3 minutuko saioa egin beharko dute parte hartzaileek. Honakoak dira izen eman dutenak:

Aimar Irigoien (Errezil)

Urtzi Telleria (Urnieta)

Jesus Mari Iruretagoiena, Izeta III (Aia)

Aimar Galarraga (Orio)

Hodei Iruretagoiena, Izeta IV (Aia)

Unai Lertxundi (Aia)