Gipuzkoa txinga-eroate txapelketa maiatzaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 19a, 15:35

Urnietako Sansonarri elkarteak antolatuta datorren maiatzaren 28an, arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdiaren barruan, Urnietako Plazido Muxika plazan jokatuko da Gipuzkoako txinga-eroate txapelketa. 50 kiloko pisua duten bi txinga eraman beharko dituzte parte hartzaileek. Honakoak dira izen eman dutenak:

Juanjo Agudo (Urnieta)

Andoni Zubiaurre (Mutriku)

Juan Jose Agirregabiria (Lastur)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!