Zortzigarren zirkuito honetan hauexek izango dira andoaindarrek Basteron ikusi ahal izango dituzten lanak: Maritxu, Kepa Errastirena; Artalde, Asier Altunarena; Ondar ahoak, Angel Aldarondorena; S@rtaldea, Jon Artolarena; Esku-titi, Saioa Aizpurua Txintxetillarena; eta Blank postcards, Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalerarena. Gainera, Kameratoia lehiaketako hiru sarituak: Biak bat, Zapatilla films taldearena (lehenengo saria), Barrura begira, Trastaka taldearena (bigarren saria) eta, azkenik, Nire bista faboritoa, Kontraplano taldearena.
Aipaturiko film labur guztiak ordu bete inguruko saio bakar horretan ikusi ahal izango dira. Emanaldiaren amaieran, berriz, Esku-titi filmaren zuzendari izan den Saioa Aizpurua, Txintxetillarekin hitz egiteko aukera izango dute Zizurkilera bertaratzen direnek.
Sarrera doan izango da.