Udal hauteskundeak: Amasa-Villabona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 18a, 11:26

Ezker Batua: Marijo Sanchez Carmona
“Enpleguaren defentsan, Gizarte Zerbitzuetan eta ingurumenean lanean jarraituko dut”

Marijo Sánchez lasartearra bigarren aldiz aurkeztuko da Ezker Batua-Berdeak alderdiko zerrenda-buru gisa. Lanean jarraitzeko asmoz, eurentzako botoa eskatu du.

Bigarren urtez aurkeztuko zara Ezker Batua-Berdeak taldeko zerrenda-buru Amasa-Villabonan. Zein da legegintza berri honetarako zure helburua?
Enpleguaren defentsan, Gizarte Zerbitzuetan eta ingurumen alorrean lanean jarraituko dut.

Zeintzuk dira Ezker Batua-Berdeak taldearen helburu nagusiak Villabonako Udalean?
Aurrez aipatutako alorrak bideratzeaz gain, gure helburu nagusiak lurralde-antolamendua, hirigintza, etxebizitza edota higikortasuna bezalako gai garrantzitsuei heltzea da. Baita herritarren parte hartzea bultzatzeko bideak sortzea ere.

Zer diozu aurreko legealdian Udal gobernuak egindako lanaren inguruan?
Besteak beste, aurrekontuetan edota errepresioa moduko gai garrantzitsuetan bat egin dugu.

Zein izan da zuen parte hartzea?
Lan erreformaren edo pentsioen gaia dela eta, Zapateroren gobernuak burututako gizarte erasoen aurrean, ezkerreko aldarrikapenak bultzatzearen alde aritu gara lanean.

Billabonatarrei mezurik luzatu nahi?
Billabonatar guztien botoa eskatzen dugu Ezker Batua-Berdeak taldearentzat, PSOE, PNV eta PP alderdien eskutik langileria jasotzen ari garen erasoen aurrean, beste politika bat egitea posible dela defendatzen duen euskal ezkerraren erreferente bakarra baikara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!