Udal hauteskundeak: Amasa-Villabona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 18a, 11:24

PSE-EE: Maria Luisa Arija Soutullo
Alor ezberdinak garatzeko instituzioen arteko akordioak bultzatu beharko lirateke”

Maria Luisa Arija zientzia politikoetan lizentziatua da PSE-EE alderdiak Amasa-Villabonarako aurkezten duen alkategaia. Aurrez Hondarribiko zinegotzi izana da.

Zein asmo edo helburu nagusi du PSE-EEk Villabonako Udalerako?
Nire ustez, Villabonak enplegu politikan, teknologia berrietan eta gizarte zerbitzuetan bidea eginez sare enpresariala zabalduko duen udaletxe aktiboa behar du, eta lan hori bideratuko nuke nik. Era berean, ezin ahantzi, komertzio aktibo eta modernoak herria bizirik mantentzen duela.
Ondorengo alor hauek garatzeko instituzioen arteko akordioak bultzatu beharko lirateke: batetik etxebitzitza eskuragarri eta kalitatezkoak; bestetik, Gizarte Zerbitzuen arteko akordioak, billabonatarrei laguntzak emateko; era berean, kultur ekintzei tartea eskaini behar zaie, integrazio eta kohesioari begira. Hori guztia, lanpostu haztegia bultzatzearekin batera eta ingurumenari lotutako pausoak emanez, herrian bizi kalitate hobea lor dezagun.

Zein hiru neurri hartuko zenituzke Villabonako alkate izango bazina?
Alkate izendatuko banindute, lehenik eta behin herritar guztien eskura jarriko nintzateke bide teknikoen laguntzaz (webgunea, telefonoa, helbide elektronikoa…), bulegoa guztientzat zabalik edukiko nukeelarik. Bestalde, gainerako zinegotzi, udaletxeko teknikari eta langileekin elkartuko nintzateke haien proposamen eta beharrak entzun ondoren, hurrengo Udal aurrekontuetan txertatu ahal izateko. Hirugarren, osatutako aurrekontuak bete egingo nituzke eta Kultur Etxea eraikitzeko inbertsioari zein erakundek aurre egingo liokeen aztertuko nuke.

PSE-EEk zinegotzi bat izan du aurreko legealdian Villabonako udaletxean. Zer nolako irakurketa egiten duzue lau urte horiez?
Amaitzera doan legealdia, beste jokabide batzuen gainetik bizikidetza nagusituko den, eta ondorioz, lorpen handiagoak eskuratuko diren garai berri baterako trantsizioa izan da.

Mezurik helarazi nahi billabonatarrei?
Facebook-en bada ‘Socialistas de Villabona’ lagun taldea. Herritarrei bertara batzeko gonbitea luzatzen diet.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!