Zure ustez zer eragingo luke PP alderdiak Adunan alkatetza lortzeak?
Azken urteetan bultzatutako proiektuak eta Udalaren funtzionamendua hankaz gora utziko luke, oro har.
Adunan PPk 10-12 boto beharko lituzke agintzeko, hori gerta litekeela uste al duzu?
Ezetz uste dut, baina herritarron esku dago hori ez gertatzea.
Ez ohiko egoeraren aurrean, boto zuriaren eskaera aukera bat da…
Herritar guztiei bilera batera dei egin zaie, ze garrantzitsua da herritarrek jakitea egoera zein den, eta zer suposatzen duen honek guztiak, eta denok indarrak biltzea.
Hauteskundeak iritsi aurretik, PPk zerrenda erretiratzeko aukerarik aurreikusi al duzue?
Ez, ikusirik herri guztietan aurkeztu dela, argi dago bere asmoa ez dela horixe.
Zure ustez zer gertatu da Adunan, datorren legealdiari begira herriaren alde lan egingo duen bertako talderik ez osatzeko?
Alde batetik, egoera ez-demokratikoak eta ilegalizazioak zerikusi handia izan du; izan ere, jende batek galarazia baitu aurkeztea. Bestetik, beste jende bat arazo ezberdinengatik ez da aurkeztu.
Gehiengoa boto zuria izanez gero, Foru Aldundiak behin-behineko agintariak izendatu beharko lituzke. Kasu horretan nori egokituko litzaioke aginte makila hartzea Adunan?
Momentuko Diputazioaren eta herritarren arteko akordioaren esku dago hori.
Zein irakurketa egiten duzu alkate izandako azken zortzi urte hauetaz?
Proiektu asko aurrera eraman ditugu, nahiz eta batzuetan bidean oztopoak aurkitu.
Legealdi hauetako lantaldeak ere garrantzitsuak izan dira eta lan txukuna egin dute benetan.