Udal hauteskundeak: Ohar garrantzitsua hautes-paperen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko maiatzaren 18a

Etxeetara banatu dituzten hautes-paper batzuetan nahigabe beste herri batzuei dagozkien hautes-zerrendak daudela ikusi dute Urnietan. Horren aurrean, Urnietako EAJ-PNVk eta BILDUk herritarrei botoa ematera joan aurretik gutunazala irekitzea eskatzen die, barruan aurkituko duten zerrenda Urnietakoa dela ziurtatzeko. Gainerakoan, boto hori nuloa izango baita.