Atzo, egun guztian zehar, Tolosaldean eta Aiztondo bailaran barrena ibili ziren EAJ-PNVko ordezkariak autobusean, herriz herri. Arratsaldean Villabonako Malkar plazan egin zuten geldiunea eta bertan, eskualdeko herrien arteko elkarlana bultzatu nahia eta gardentasuna azpimarratu zituzten datorren legegintzako ardatz moduan.
Eskualdeko ordezkarien artean, Villabonan izan ziren: Amasa-Villabonako alkategai Nagore Puyadena, Asteasuko alkategai Luke Uribe-Etxebarria, Zizurkilgo alkategai Marian Lazkanok arrazoi pertsonalengatik ezin izan zuen etorri. Era berean Tolosako, Alegiako, Ibarrako nahiz Anoetako hautagaiak ere bertan ziren, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanorekin batera.