Eskolako eraikin berriaren ongi etorriarekin amaitu orduko, guraso elkarteko kideek deituta, elkarretaratzea egin da Pello Errota eskolako atarian, Eusko Jaurlaritzari jangelako langileen egoerari irtenbidea eman diezaion eskatzeko. Izan ere, jangelako langileek lan baldintzak hobetzeko eskaerari erantzuten ez dietela salatzen dute eta oinarrizko zerbitzuak soilik eskainiz, grebarekin bat egin dute bertako langileek. Pello Errota eskolako jangelako langileek eskerrak eman dizkiete eskolako haurren gurasoei, "gure egoera ezagututa, haur gutxi ekartzen baitituzte jangelara". Euren lan baldintzak hobetu orduko, normaltasunez lanean hasteko gogoa azaldu dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!