Eskolako eraikin berriari ongi etorria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 16a, 19:29

Gaur arratsaldean ongi etorria egin diote Asteasuko Pello Errota eskolako eraikin berriari. Ikasle, irakasle, guraso nahiz hainbat herritar bildu da eskolako atarian. Dantza, kantua, antzerkia eta giro ederra nagusitu dira. Aurrerantzean, lanerako edota jolaserako tarte zabalagoa eta erosoagoa izango dute Asteasun. Ongi etorri festaren amaieran, hainbat irakasle eta gurasok, Amaia Usabiaga eskolako irakasle zenaren oroimenez, zuhaitza landatu dute bere Aitor Usandizagak idatzitako bertsoa zizelkatua duen oroigarriaren ondoan. Ondoren, eskolako talde bakoitzak zuhaitz bana aldatu du jolastokiko lurretan.

Argazkiak ikusi


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!