Patxi Alkorta zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 16a, 19:00

Gaur goizean, Patxi Alkorta zizurkildarra zendu da bihotzekoak jota. Txirrindularitza munduan oso ezaguna zen; Danena elkarteko bultzatzaile izateaz gain, Orbea taldearen sortzailea ere izan baitzen. Txirrindularitza alorrean ez ezik, eskualdean eta, bereziki, Zizurkilen eta Villabonan oso gizon ezaguna zen. Dirudienez, osasunez pattal samar ibili ondoren, jada suspertuta zegoen arren, bat-bateko heriotza izan du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!