Ana Carrere eta Ainara Rodriguez Bilduko hautagaiek Urigainen egin duten agerraldian "Andoaingo udaletxean aldaketa gauzatzeko" abertzale eta ezkertiar alderdiei dei egin diete. Prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera uler daiteke alderdi abertzaleen arteko hitzarmen bat egiteko prest leudekeela, PSE-EE alkatetzatik kentzeko.