Oinkariko Ane Urruzola, Euskadiko Soinu Zahar txapelketan txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 16a, 13:02

Igaro berri den asteburuan burutu da XVII. Euskadiko Soinu Zahar txapelketaren finala Legazpin. B sailean parte hartu zuten Oinkariko dantzariek, finalean Oinkariko lau dantzari aritu zelarik. Oinkariko arduradunek azaldu dutenez, partaide bakoitzak hiru dantza egin zituen, "lehia oso estua izan zela azpimarra dezakegu, puntuaketa altuena Villabonako Ane Urruzola dantzariak lortu zuelarik. Goraipatu ere Maddi Otaegik egindako lana, finaleko gaztetxoena izan arren 7. postuan sailkatu baitzen. Saioa Etxabe eta Jone Mendiluze dantzariek ere maila bikaina eskaini ziguten". Oinkari familiarentzat asteburu bikaina izan dela azpimarratu eta parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte dantza taldeko arduradunek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!