Jokin Lizeaga hirugarren Erlaitz-Aiako Harriak Mendi Erdi Maratoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 16a, 12:23

Atzo egin zen Erlaitz-Aiako Harriak Mendi Erdi-Maratoia, eta Jokin Lizeaga urnietarrak hirugarren postu bikaina lortu zuen bertan. Irabazlea, Walhter Becerra izan zen 1:37:28ko denbora eginda. Bigarren postua, Said Jandari-k eskuratu zuen 1:38:54ko denborarekin, eta hirugarren, Jokin Lizeaga izan zen 1:42:18 markarekin. Jon Iturralde andoaindarrak 6. postua eskuratu zuen. Emakumeen kategorian, Nerea Amilibia nagusitu zen Alizia Olazabalen aurretik. Eskualdeko hainbat lasterkari izan zen bertan, hona hemen beraien sailkapena:

 

Erlaitz-Aiako Harriak Mendi Erdi-Maratoia, eskualdekoen sailkapena:

3. Jokin Lizeaga, Urnieta, 1:42:18

6. Jon Iturralde, Andoain, 1:47:36

49. Mikel Elola, Aduna, 2:03:19

77. Aitziber Ibarbia, Zizurkil, 2:09:12

105. Jon Ander Villar, Urnieta, 2:13:00

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!