Futbola, Gorengo maila: Euskaldunak eutsi dio mailari, Urnietak ordea ez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 15a, 20:48

Azken jardunaldian Euskalduna, Lazkao eta Urnieta taldeen artean bakarrak eutsiko zion mailari eta hori Andoaingo Euskalduna izan zen. Tolosa garaitu zuen, Iñigo Idiakezen golari esker. Urnietak, ordea, ezin izan dio mailari eutsi.

Atzo arratsaldean jokatutako partidatan Euskaldunak 0-1 irabazi zuen Tolosan. Urnietak, aldiz, 2-6 galdu zuen etxean Getariaren aurka. 

Gauzak horrela, Lazkao, Urnieta eta Mondragon B taldeek agur esan diote Gorengo mailari. Euskaldunak eutsi dio, majo sufrituta.

Zorionak Euskaldunari eta animoak Urnietari.

Azken jardunaldiko emaitzak eta azken sailkapena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!