Onddorock11 jaialdia bihar, Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 13a, 15:26

Aurten ere, Onddo gazte asanbladak jaialdi autogestionatua antolatu du bihar, maiatzaren 14rako. Herriko gazteek bailarako eta inguruko gazte eta ez hain gazteei egin diete gerturatzeko deia. Errebote plazan izango dira kontzertuak, 18:00etan ateak zabalduko direlarik. Talde ugari entzuteko aukera izango da bertan: Koma, Potato, Biok, Skatacrak, Dolce & Tangana eta Jostion. Ondoren, Djen txanda izango da goizaldera arte. Sarrerak aurrez 10 euroren truke escurra daitezke. Egunean bertan: 14 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!