San Isidro eguna, eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 13a, 15:10

Maiatzaren 15a, San Isidro eguna. Antzinako ohiturei eutsiz eta baserritarraren eguna omenduz, hamaika ekintza izango da igandean eskualde osoan zehar. Besteak beste, Asteasu, Zizurkil eta Amasan hainbat hitzordu aurreratu dituzte. Tartean meza edota herri kirolak. Asteasu nahiz Zizurkilen bertso bazkaria izango da. Asteasun Julio Soto eta Jexux Mari Irazu arituko dira kantuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!