Martxa zikloturista Iker Usabiagaren oroimenez, igandean Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 12a, 18:54

Irrintzi elkarteak antolatuta, Villabonako martxa zikloturista izango da igande honetan Iker Usabiagaren oroimenez. Irteera goizeko 08:00etan izango da Malkar plazatik eta leku berean amaituko da froga. Bi ibilbide izango dira: motza (83 km.) eta luzea (122 km.). Izen-ematea egun berean egingo da 07:00etatik aurrera. Federatuek aurretik izena emanez gero 15 € ordaindu beharko dute, egunean 20 €. Federatu gabeek aurretik 24 € eta egunean 29 €.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!