Behar-Zana elkartearen 65 urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 12a, 16:10

Behar-Zana elkarteak 65 urteurrena ospatuko du ekainaren 4 eta 5ean. Zuzendaritza batzordeko kideek bazkideei jakinarazi nahi die ekainaren 4an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera bazkideen artean egin ohi den afarian parte hartu ahal izateko izena emateko zerrendak zabalik daudela. Bazkide ez direnak maiatzaren 24tik aurrera eman ahal izango dute izena, guztira 140 lagun elkartu arte. Izen-emate epea: Maiatzak 31. Era berean, gau horretan izango den danborradan parte hartzeko gonbitea luzatu diete bazkideei. Maiatzaren 31 baino lehen eman beharko da izena. Danborradaren aurretik, ekainaren 3an, ostiralarekin entsaioa egingo da Kultur Etxean 20:00etan. Danborradako parte hartzaile guztiei entseguan parte hartzeko deia luzatu diete arduradunek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!