Oinkariren Ari du ikuskizun berria bihar Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 12a, 13:03

Oinkari dantza taldeak 'Ari du' ikuskizun berria aurkeztuko du bihar, maiatzak 14, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan 22:00etan, Maiatza Saltxan ekimenaren baitan. Guztira 75 dantzari arituko da taula gainean, eta dantzaz gain, Loatzo musika eskolako musikarien nahiz Juan Kruz Igerabide poetaren jarduna ere zuzenean ikusi eta sentitu ahal izango dira. Azken emanaldietan bezala, Aukeran konpainiako Edu Muruamendiarazek osatu ditu dantzen koreografiak. Euriarekin, urarekin lotutako emanaldi berri hau Zizurkilen aurkezteko ilusio handia dutela adierazi dute Oinkariko kideek, hainbat dantzarik "etxean" dantzatzeko aukera izango baitute. Hara segidan, fitxa teknikoa eta sarreren berri:

FITXA TEKNIKOA

Dantzariak:                           OINKARI dantza taldea

Dantza zuzendaria:               Edu Muruamendiaraz

Musikariak:                           Loatzo Musika Eskola

Musika zuzendaria:               Garazi Esnaola

Poesia:                                  Juan Kruz Igerabide

Soinu teknikaria:                 Kaskabel Soinua S.L.

Argien diseinua:                   Carlos Solano (Quantik S.L.)

Argi teknikaria:                 Iker Ugalde

Jantziak:                                Lourdes Esnaola

Argazkilaria:                         Karlis Medrano

 

ZIZURKILGO EMANALDIA:

Noiz: Maiatzak 14,  larunbata (22:00)

Non: Zizurkil (Intxaur pilotalekua)

Sarrera: Gaztetxoak 3 € (14 urte arte). Helduak 5 €

Sarrerak salgai: Aurretik Zizurkilgo Udal bulegoetan. Egunean bertan takilan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!