Maiatzaren 22an bi bozketa burutuko dira, bata Gipuzkoako Batzar Nagusietarako eta bestea Udaletxerako.
Batzar nagusietarako hamaika aukera daude herritarren eskura: Aralar, Bildu, EAJ-PNV, EB-IU, Hamaikabat!, PP, PSE-EE,...
Baina egun horretan ere Udal ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak burutuko dira. Adunan, ordea, soilik PP aurkeztu da eta hautagai guztiak Adunatik kanpokoak dira. Hurrengo egunetan Adunako udalgintzan eragile izan diren hainbat herritarrek boto zuriaren aldeko kanpaina burutuko dute helburu bikoitzarekin: PPk hautagaitzarik gabe uzteko eta Aldundiari behin behineko gestora bat izendatzea behartzeko.
Adi boto zuriarekin
Boto zuria horrela definitzen da espainiar estatuan: Según la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en su artículo 96, punto 5: "Se considera voto en blanco, pero válido, el sobre que no contenga papeleta". Beraz, sobrea hutsik sartu behar da hautes-ontzian zuri bezala kontuan hartzeko.
Baliogabea da, aldiz, sobrean paper zuria sartzen duen botoa.