Loatzoko kideen musika entzunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 9a, 12:06

Joan zen hilabeteko ildoari jarraituz, Loatzo musika eskolak, maiatzean zehar ere musika entzunaldiak antolatu ditu. Hara egitaraua:


-MAIATZAK 9, ASTELEHENA: Arratsaldeko 19:00etan, Altzoko eskolako aretoan, biolin eta piano entzunaldia.

-MAIATZAK 11, ASTEAZKENA: Arratsaldeko 19:00etan, Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean, trikitixa emanaldia.

-MAIATZAK 13, OSTIRALA: Arratsaldeko 19:30etan, Villabonako Gurea zine aretoan joera ezberdinetako taldeen emanaldia.

-MAIATZAK 27, OSTIRALA: Arratsaldeko 19:00etan,  Anoetako Auditoriumean, klarinete eta piano emanaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!