Loatzora igoera-jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 9a, 11:46

Atzo burutu zen urtero Amasako Gazteek eta Uxo-Toki elkarteko kideek antolatu ohi duten Loatzora igoera eta jaitsiera. 78 parte hartzaile izan zen guztira; tartean lau neska. Antolatzaileek azaldu dutenez, atzokoa agian ez zen denbora onengandik nabarmendutako ekitaldia izan, baina bai sortu zen giro ederragatik. Korrikalariez gain, eguraldi ona aprobetxatuta, jende ugari gerturatu zen Loatzo mendira nahiz Amasara.

Mutilen artean Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen helmugara iristen lehena. Nesken sailean, berriz, Aitziber Ibarbia zizurkildarra ailegatu zen lehen postuan. Luis Mari Otegi izan zen lehen amasarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!