Bizikleta irteera Sagainekin, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 9a, 11:20

Asteasuko Sagain mendi elkarteak, maiatzaren 14an, bizikleta irteera antolatu du Landetan zehar. Egun osoko ibilbidea izango da, Vieux Boucau-les Bainsetik Soustonsgo lakura; 30 kilometroko ibilbide zirkular erraza eginez. 

Parte hartzaileak 08:00etan aterako dira udaletxe aurretik autobusez eta arratsaldean itzuliko dira herrira. Asteasuko kiroldegian eman daiteke izena maiatzaren 12a baino lehen (osteguna). 12 urtetik beherakoak (5 euro), gorakoak (10 euro). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!