Udal musika eskola, matrikula irekiera 2011-2012 ikasturterako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 9a, 10:54

Hurrengo ikasturteari begira, 2011-12ko matrikulazioa irekiko da Andoaingo Udal Musika Eskolan. Matrikula berriak aurkezteko epea maitzaren 9 eta 13 bitartean izango da.

Eskaintza anitza da: zeharkako txirula, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, pianoa, gitarra klasikoa eta elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria eta perkusioa, akordeoia, biolina eta kantu bakarlaria.

Gainerako ikaskagiak: 

*  musika hizkuntza (helduentzat ere bai)
*  abesbatza
*  talde instrumentalak
*  ganbara musika
*  musika banda
*  konboak...

Aurten hiru ikasgai bereziki bultzatu nahi dituzte berriak direlako:
 
* Gorputz Hezkuntza COS-ART metodoaren bidez
* Tresna berria: TRONPA
* Helduen ABESBATZA

Informazioa gehiago honako web hauetan jaso litzateke:
http://www.andoain.org/eu/html/44/2154.shtml
http://www.basterokulturgunea.blogspot.com/
 
Matrikula egiteko Bastero Kulturgunean egin leike. Harrerako ordutegia: 9:30-13:30 eta 15:30-21:30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!