Azkorteko erromeria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko maiatzaren 6a

Eguraldi umelarekin ospatuzen asteartean Santakutz eguna Azkorteko baselizan. Iñaki Aranzadi erretorearen gidaritzapean egindako meza nagusian, tradizioari eutsiz erromesek eramandako elorri aldaskak bedeinkatu ziren, eta ondoren festa nagusitu zen ermitaren aldameneko plazatxoan. Bertan izan ziren Etxeberria eta Larrañaga bertsolariak, Iñaki eta Iñaxio Perurena harrijasotzaileak eta Zabale eta Larrañaga trikitilariak. Ondoren, Oianume jatetxean egindako bazkarian bildu ziren guztiak. Datorren igandean ere festazaleek izango dute Azkorten zertaz gozatu. Kasu honetan lasartearrek antolatutako erromeria izango baita goiz guztian zehar.