Antolatzaileek jarritako gaien inguruko bost argazki egin beharko dira nahi eta ez. Horrez gain, gai librean argazki bat eta egilearen beste bat aurkeztu beharko dira. Rallya Urnietan barrena egingo da, goizeko 09:30etan hasita. Saria bi mailatan banatuta dago, bata nagusien atala eta bestea hamalau urtetik azpikoa. Denera, Udalak 600 euro banatuko ditu saritan.
Erakusketa eta sari banaketa ekitaldia
Parte hartzaileen argazkien erakusketa ekainaren 1etik 3ra burutuko da Lekaio Kultur Etxean. Eta sarituen izenak toki berean aditzera emango dira, ekainaren 3an 19:30tan burutuko den sari-banaketa ekitaldian.