Zizurkilgo Bilduren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 5a, 11:07

Atzo iluntzean Zizurkilgo udaletxearen aurrean aurkeztu zuen Zizurkilgo Bilduk euren zerrenda. Joxe Mari Luengo alkategaiak hartu zuen hitza eta datozen lau urteetarako Zizurkilen dituzten asmoez gain, herriaren alde lan egiteko gogoz daudela azpimarratu zuen. Hauteskundeei begira herriaren erabakia errespetatzea eskatu eta exijitu zuen Luengok. Zizurkildarrek azken asteetan erakutsitako babesagatik eskerrak eman zituen aurkezpenaren amaieran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!