Amasa-Villabonako Bilduren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 5a, 11:01

Atzo iluntzean musika eskolan aurkeztu zuen Bildu koalizioak Amasa-Villabonako zerrenda, Galder Azkue billabonatarra buru duela. Unai Urreaga aurkezlearekin batera, Bildu koalizioko nahiz Alternatibako kide Gorka Lizasok eta Galder Azkue alkategaiak hartu zuten hitza. Eskerrak eman zituzten egun hauetan herritarrengandik jaso duten babesagatik eta hauteskunde demokratikoak egitea ezinbestekoa dela Euskal Herrian nahiz Amasa-Villabonan aldarrikatu zuten. Hautesle-zerrenda aurkezteaz gain, Bilduren programaren laburpena ere eskaini zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!