2010eko Beterriko Liburua saria jasoko du gaur Ur Apalategik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 5a, 10:42

Ekitaldia arratsaldeko 19.30ean ospatuko da Asteasuko udaletxeko ekitaldi aretoan. Gerturatu nahi duen herritar orok ateak zabalik izango ditu.

111 Akademiak hala erabakita, Ur Apalategik irabazi du 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena Fikzioaren izterrak ipuin liburuarekin, eta idazle lapurtarrak gaur, maiatzaren 5ean jasoko du saria. Asteasuko udaletxeko ekitaldi aretoan ospatuko da sari-banaketa ekitaldia arratsaldeko 19.30ean, herritar eta literaturzale guztientzat irekia izango dena. Aitor Iraola piano-jotzaile alegiarraren doinuek jantziko dute ekitaldia.

Ur Apalategik bigarren aldiz jasoko du gaur Beterriko Liburua saria, 1997an ere berak eskuratu baitzuen aipamena Gauak eta hiriak eleberriarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!