Urnietak alkateak Bilduren aldeko mobilizazioan parte hartzeko dei egin du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 3a, 15:12

Mikel Izagirre Urnietako alkateak bat egin du deialdiarekin, gaur bertan 20:00tan burutuko dena San Juan plazan.

Bestalde, Auzitegi Gorenak BILDUren inguruan hartutako erabakiaren harira, Urnietako Bozeramaile Batzoreko kide guztiek, PSE-EEkoak izan ezik, ondokoa erabaki dute:

  1. Euskal Herriko herritar edo talde orok duela hauteskundeetan parte hartzeko aukera, inolako auzibidetan inplikatuta ez baldin badago.

  2. BILDU koalizioak bere estatutu eta adierazpen publikoetan garbi adierazi du bortxakeria oro errefusatzen duela, ETArena barne, eta hori nahikoa dela indarrean dagoen araudia errespetatu eta legezko alderdi politikoa izateko.

  3. Ez zaigu bidezkoa iruditzen Euskal Herriak bizi duen bake biderako egoeran BILDU koalizioa ez legeztatzea. Horregatik, ez dugu onartzen Auzitegi Gorenak hartutako erabakia, erabaki horrek traba bat suposatzen duelako bake bide horretan.

  4. Auzitegi Konstituzionalari exijitzen diogu, BILDU koalizioa legezta dezala, eta Euskal Herria baketzeko eta herritar eta talde ororen eskubide demokratikoak errespetatzeko bidean aurrerapausoak emateko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!