Ez ohiko batzordeko mozio-proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 2a, 14:51

Gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera udaletxeko batzar aretoan egingo den ez ohiko osoko bilkuran ondorengo gai-zerrenda landuko da:

1. Entzutegi Nazionalaren aginduz atxilotuak eta inkomunikatuak izan diren Lander Etxeberria, Carlos Besance eta Manex Castro herritarren tortura salaketen aurrean Ander Goikoetxea Arana jaunak aurkeztutako mozioa onartzeko proposamena.

2. Aitor González eta José Joaquín Ayestaran jaunek aurkeztutako "Remi: Motibazio politikoak eragindako biktima" mozioa onartzeko proposamena.

3. Herri tibetarraren eskubideen onarpenari dagokionez Alkateak aurkeztu duen mozioa onartzeko proposamena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!