Amasa-Villabonako Bildu koalizioaren deialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 2a, 12:59

Amasa-Villabonako zerrendaren eta herri programaren aurkezpenaren berri jakinarazi du Bildu koalizioak, prentsa-ohar bidez. Maiatzaren 4an, asteazkenean, 19:30etan Gaztelekuan (Katea etxean).

Bestalde, Auzitegi Gorenak atzo gauean Bildu koalizioa legez kanpo uzteko hartutako erabakiaren aurrean, Amasa-Villabonako Bilduk kontzentraziorako deia egin du bihar, maiatzaren 3an, 20:00etan Errebote plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!