Azkorten erromeria Santa Krutz egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko apirilaren 29a

Urtero bezalaxe, maiatzaren 3arekin batera, Santa Krutzen omenez erromeria ospatuko da Azkorteko ermitaren inguruan.
Honakoa, egitaraua:

  • 11:00   Meza helduentzat.
  • 11:45   Trikitixa  Zabale  eta  Larrañaga.
  • 12:00   Bertsolariak:  Etxeberria - Larrañaga.
  • 12:15   Herri Kirolak: Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak.
  • 13:00 - 13:30  Trikitilarien txanda.
  • 14:30   Bazkari herrikoia Oianume jatetxean.
  • 16:30   Bertsolariak eta trikitixa Oianume jatetxean.

BUS ZERBITZUA
Urnietako udalak autobus zerbitzu bat jarriko du doan Azkortera joan nahi duen guztientzat. Autobus zerbitzua 9:30etan hasiko da Urnietako Taxi geltokitik eta beharrezkoak diren bidaiak egingo ditu.