Fiskaltzaren errekurtsoa Bildu aferan, Aiztondoko herriak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 29a, 16:10

Ezagutzera eman da gaur Fiskaltzak Bilduren aurka jarri duen errekurtsoa bere osotasunean. Ehunka orrialdeko dokumentua da.

Lehen azterketaren arabera, Amasa-Villabonako zerrendaren aurka ez duela joko dirudi. Ez baitu inor aipatzen "kutsatuen" artean.

Zizurkilen, aldiz, Nerea Lizarraga bigarren hautagaia aipatzen du 2001eko hauteskundeetan EHko apoderatu izan zelako.

Bilduko abokatuek alegazioak aurkeztu dituzte gaur bertan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!