Bildu koalizioaren aurkezpena Zumea plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 29a, 15:27

Bildu koalizioak atzo arratsaldean "Andoaingo udaletxean gogor lan egiteko prestutasunez diharduen lan-taldea" aurkeztu zuen. Andoaingo Bilduko zerrendaren hainbat hautagai ezagutu ahal izan izan zituzten bertaratutakoek, oholtza gainera igota. Hantxe izan ziren Aitziber Ugartemendia, Pedro Unanue, Miren Agirreurreta, Mikel Lasa, Ainara Rodriguez eta, noski, zerrendaburu den Ana Carrere.

Herri programaren inguruko aipamenak egin zituen zera adieraziz: "Udaletxea itxia dago, herritarrengandik erabat urrun. Horren adibide dira bertara sartzeko arku batetik pasa behar izatea edota udal-plenoak goizean-goiz, herritarrek bertaratzea ezinezko dutenean burutzea. Herritarrak bertara gerturatu nahi ditugu guk. Udaletxea beraien etxea da, ez beste inorrena; herritarren mandatuak betetzeko gaude gu hemen”.

Ekitaldia amaitzeko bi kantarik “Zenbat gera” abestu zuten. Ondoren, afari-merienda goxo baten bueltan elkartu ziren herritarrak, atzoko ekitaldiari amaiera emanez.    

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!