-‘Asvinenea' saria Poltsikoko antzerki pieza onenari: 1000 euro.
-‘Asvinenea' saria publikoak hautatutako pieza onenari: 500 euro.
Parte hartzaileak
Aurten 27 antzezlan aurkeztuko dira. Parte hartzaileen gehiengoa gipuzkoarra bada ere, Bizkaia nahiz Nafarroatik etorritakoak ere izango dira. (Aurreko urteetan Arabatik, Iparraldetik, Bartzelonatik edota Madrildik ere etorri izan dira).
Lehiakiderik gehienak amateur-ak dira, nahiz eta asko profesional moduan ere aritzen diren.
Antolatzaileek euskarak gero eta presentzia handiagoa duela azpimarratu nahi izan dute, aurten bederatzi antzezlan aurkeztuko direla euskaraz.
Aurreko edizioetan parte hartu duten zenbait pertsona ere aipatu dituzte: Andoni Agirregomezkorta (Vaya Semanita), Joxe Mari Agirretxe (Porrotx), Iñaki Agirrezabal (Gorringo), Maider Bartolome (Zazpiarte), Maite Franco edota Joxe Mari Karrere, beste askoren artean...
Parte hartze arrakastatsua
Asvinenea elkarteko kideek adierazi dutenez, edizioak aurrera egin ahala, parte hartzea gero eta handiagoa da. Baina ez bakarrik lehiakideen aldetik, bertara gerturatzen den ikusle kopurua ere gehitzen ari baita urtetik urtera.
Bosgarren edizio honetan, artista ugari lehiaketatik at geratu da, talde gehiegi aurkeztu delako.
Poltsiko antzerki lehiaketa antolatzeko, arrazoi desberdinak izan zituzten buruan bultzatzaileek: "euren lanak erakutsi eta non antzeztu ezin zuten artistei estaldura eman nahian sortu zen. Antzerki tailerretan dabiltzan ikasleak, ideia originalen sortzaileak, antzezlanen bat prestatzen ari diren profesionalak, antzerkiarengatik grina sentitzen duten elkarte edo kolektiboak...".
Modu horretan, Antzerki poltsiko lehiaketa hiru ideia hauen ondorioz sortu zen:
· Formatu txikiko ikuskizunen sustapena eta zabaltzea.
· Teknika eszenikoen ikerketa eta balio berrien formakuntza.
· Kultur trukerako espazioen sortzea eta kudeaketa, eta aldi berean beste elkarteekin harremanak sortzea
Jaialdi honen bidez, Asvineneak Gipuzkoako ikuspegi kulturalean hutsune garrantzitsu bati erantzuna ematen dio.