Loatzora igoera-jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 27a, 21:21

Maiatzaren 8an, igandez, izango da urtero Amasako Gazteek eta Uxo-Toki elkarteak antolatzen duten mendi lasterketa. Parte hartzaileek egunean bertan eman beharko dute izena Uxo-Toki elkartean. Irteera elkartearen aurretik izango da 10:30etan. 9,73 kilometroko ibilbidea egin eta gero, sariak izango dira lehen emakumezko nahiz gizonezkoentzat. Lehenari 120 euro eta txapela, bigarrenari 80 euro eta hirugarrenari 60 euro emango zaizkie. Probaren amaieran arkumea, oilaskoak nahiz txuletak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!