Marixol Otegi Iturralde hil da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 26a, 20:14

Atzo-asteartea- hil zen Larramendi Bazkuneko kide eta urte luzez Aiurri aldizkariko kolaboratzaile izandako Marixol Otegi Iturralde andoaindarra. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da. Aiurri hamaboskariko iritzi emaile izan zen urte luzez, eta beste hainbat eginkizunetan ere parte hartu zuen. "Beterri Aiztondoko Erretratu zaharrak argazki-liburua" osatzeko garaian, adibidez, ezinbestekoa izan zen bere parte hartzea. 64 urte zituela hil da. Goian bego Marixol.

Azken agurra, gaur
Etxekoek eta senitartekoek gaur (apirilak 27, asteazkena) azken agurra egingo diote arratsaldeko 14:30tan Añorgako Errekaldeko beilatokian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!