Andatza eguna, igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 26a, 18:14

Ohiko den bezala, zizurkildarrak eta usurbildarrak Andatza mendiaren inguruan bilduko dira. Hona, egitaraua:

11:00 Hamaiketakoa: salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria.
12:00 Herri kirol eta jokoak haurrentzat eta helduentzat.
14:00 Bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira.
Goizean zehar, erromeria: trikitilari eta bertsolariak.

Antolatzaileak: Zizurkilgo Ziotza Elkartea, Usurbilgo Andatza Mendi Elkartea, Zizurkilgo Udala eta Usurbilgo Udala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!