Andoaingo Bilduren aurkezpena, gaur Zumea plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 26a, 15:32

Bildu koalizioaren aurkezpen ekitaldia ostegun honetan izango da, arratsaldeko 19:00tan hasita Zumea plazan. Horrela iragarri dute ekitaldia, "Txalaparta eta bertsolarien kantuez gozatzeko parada izateaz gain, Andoaingo alkatetzarako hautagai den Ana Karrere Zabalak hartuko du hitza. Ondoren, merienda goxo bat dastatzeko aukera izango dugu guztiok batera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!