Jalgi Plazara ikuskizuna, igande honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 26a, 15:29

Urnietako Aurrera Gure Ametsa Dantza elkarteak datorren asteburuan antolatuko du Jalgi Plazara X. ikuskizuna. Horra, egitaraua:
Maiatzak 1, igandea:
11:00 San Juan plazatik kalejira abiatuko da.
11:45 Ekintza Nagusia San Juan plazan.
14:30 Bazkaria parte hartzaile guztientzat Salesiar ikastetxean.

Partehartzaileak: Oñatiko Oñatz, Mutrikuko Gure Ametsa, Azkoitiko Floreaga eta Urnietako Aurrera Gure Amtesa. Musikarien artean: Urnietako banda, dultzaineroak, Urnietako musika eskolako trikitrilariak, Urnietako txistulariak, Bosko Anitz Txaranga.
Laguntzaileak: Urnietako Udala, Salesiar Ikastetxea eta Presentación de Maria Ikastetxea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!