Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila eskuratu du Urnietako Kirol Elkarteak. Gaur Urnietako Lekaion egin den prentsaurreko-ekitaldian jaso du Ziurtagiria Kirol Elkarteko lehendakari Ismael Hernandezek Ziurtagiriaren Ekartearen zuzendari Rober Gutierrezen eskutik. Hernandez pozik azaldu da Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dutelako. Izan ere, haren esanetan, “klubean euskara txertatzeko lorpen garrantzitsua da Ziurtagiria”.
Gutierrezek berriz, Hernandez bera eta Kirol Elkarte osoa zoriondu ditu eta hasitako bidean, euskararen alde urrats biziak ematera animatu ditu.