Santakrutzak 2011: Pregoirik ez da izango aurten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 19a, 12:04

Azken urteetako tradizioa bertan behera geratuko da aurten. Urte luzez herriko pertsona edota elkarte batek izan ohi zuen jaiei hasiera emateko ohorea. Aurten, ordea, ez da horrelakorik izango. Errotik moztuko da aspaldiko ohitura.
2006ra arte jaien hasierako pregoia Olajauna etxetik eskaini izan zen. 2007an, ordea, Santa Krutz Peña elkartearen atarian eskaini zuten eta hurrengo urteetan Zumeatarran (2008), Errekaburun (2009) eta Irunberrin (2010).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!