Lander Etxeberria Soto del Realgo espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko api. 16a, 22:26

Gaur eguerdian Madrilgo Audientzia Nazionaleko Fernando Grande-Marlasca epailearen aurretik igarota, Soto del Realgo espetxean espetxeratu dute Lander Etxeberria, Legorretako Aitor Esnaolarekin batera. 2001 urtean 'Esnaola eta ETAko kideen artean bitartekaritza lana egitea egotzita'. Landerrek bere abokatuarekin hitz egiteko aukera izan duenean, 'oso latza izan da' esan diola adierazi dute AAMko kideek. Ostegun arratsaldean atxilotu zuten eta gaur eguerdira arte egon da inkomunikatuta, Guardia Zibilaren eskutan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!